Nokia 2330 classic - Software-eguneratzeak zuzenean

background image

Software-eguneratzeak zuzenean

Informazio orokorra

© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

8

Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen laguntzen du.

Segurtasun-kode lehenetsia 12345 da. Kodea sortu edo aldatu egin dezakezu eta

telefonoak kodea eskatzeko ezarpena aktiba dezakezu. Gorde kode berria ezkutuan,

leku seguru batetan eta telefonotik urrun. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa

blokeatuta badago, baliteke telefonoak ordaindu beharreko zerbitzuak behar izatea.

Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Nokia Care gune batekin edo zure

telefonoaren banatzailearekin.

background image

2. Lehen urratsak

SIM txartela eta bateria instalatu

Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea deskonektatu.
SIM txartela eta haren kontaktuak erraz kalte daitezke, tolestu edo marra daitezke eta;

beraz, kontuz maneiatu, sartu eta kendu txartela.

1. Sakatu askatzeko tekla (1) eta kendu atzeko tapa (2).
2. Kendu bateria (3).
3. Ireki SIM txartelaren euskarria eta sartu SIM txartela euskarrian kontaktuak behera

begira dituela (4). Itxi SIM txartelaren euskarria.

4. Sartu bateria (5) eta jarri atzeko tapa berriro (6).

Bateria kargatu

Bateria partzialki kargatu da fabrikan. Telefonoak bateria maila baxua dela adierazten

badu, egin hurrengoa:

1. Konektatu kargatzailea hormako entxufe batera.
2. Konektatu kargagailua telefonora.
3. Bateria erabat kargatutakoan, deskonektatu kargagailua telefonotik eta, ondoren,

hormako entxufetik.

Ez dago bateria kargatzeko denbora-tarte zehatzik, eta kargatzen ari den bitartean

telefonoa erabil dezakezu. Bateria erabat agortu bada, zenbait minutu beharko ditu

pantailan kargatzen ari dela adierazi arte edo dei bat egin ahal izan arte.

Antena

Baliteke zure telefonoak antena barruan eta kanpoan izatea. Saihestu

antena behar ez denean erabiltzen antena transmititzen edo jasotzen

ari den bitartean. Antena ukitzeak komunikazioaren kalitatean eragina

du; gainera, telefonoak beharrezkoa baino bateria gehiago gasta lezake

eta, ondorioz, bateriaren iraupena murritz liteke.
Irudiak antena gunea grisez markatuta erakusten du.