
Kontaktuak
© 2009 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
16
Hautatu Menua > Kontaktuak.
Izenak > Aukera > Kontak. berr. gehi..

Xehetasunak gehitu kontaktu batean — Ziurtatu erabiltzen ari zaren memoria
Telefonoa edo Telefonoa eta SIM dela. Hautatu Izenak, joan izenera eta hautatu
Xehet. > Aukera > Gehitu xehetasun..
Kontaktuak bilatu — Hautatu Izenak eta arakatu kontaktuen zerrenda edo idatzi
izenaren lehen hizkiak.
Kontaktuak beste memoria batera kopiatu — Hautatu Izenak, joan kontaktura eta
hautatu Aukera > Kontak. kopiatu. SIM txartelean, izen bakoitzeko telefono-zenbaki
bakarra gorde dezakezu.
Kontaktuak non gorde nahi dituzun, kontaktuak nola erakusten diren eta
kontaktuek hartzen duten memoria hautatu — Hautatu Ezarpenak.
Bisita-txartelak bidali — Hautatu Izenak, bilatu bere informazioa bidali nahi duzun
kontaktua eta hautatu Xehet. > Aukera > Bisita txart. bidali. Bisita-txartel gisa bidal
eta jaso dezakezu pertsona batekin harremanetan jartzeko informazioa; vCard
estandarra onartzen duen gailu bateragarri batetik.