Osagarriak
Abisua: Nokia konpainiak modelo zehatz honekin erabiltzeko homologatutako
bateria, kargagailu eta osagarriak bakarrik erabili. Bestelakorik erabiliz gero, onarpen
eta bermeak indargabetu litezke eta arriskutsua izan liteke. Onartu gabeko kargagailu
edo bateria bat erabiltzeak sute, leherketa, isurketa edo bestelako arriskuren bat
suposa lezake.
Osagarri homologatuak non eskuratu daitezkeen jakiteko, jo ezazu zure
banatzailearengana. Osagarriren baten kablea kentzeko, entxufetik eutsi eta tira, ez
eutsi kabletik.