Testu input aurresalea
Testu input aurresalea hiztegi inkorporatu batean oinarritzen da; honi hitz berriak ere
txerta diezazkiozu.
1. Hitz bat idazten, hasteko tekla hauek erabili 2tik 9ra. Sakatu tekla bakoitza bakarrik
behin hizki bakoitzeko.
2. Hitz bat konfirmatzeko, joan eskuinera edo hutsune bat gehitu.
● Hitza zuzena ez bada, sakatu * behin eta berriz, eta hitza zerrendatik hautatu.
● Hitzaren atzetik ? karakterea ikusten bada, idazten saiatzen ari zaren hitza
hiztegian ez dagoela adierazten du horrek. Hitza hiztegira gehitzeko, hautatu
Letreiatu. Hitza idatzi testu input tradizionala erabiliz, eta hautatu Gorde.
● Hitz konposatuak idazteko, hitzaren lehenengo zatia idatzi, eskuinetara joan eta
berretsi. Hitzaren azkenengo zatia idatzi, eta hitza berretsi.
3. Hurrengo hitza idazten hasi.
5. Menuetan nabigatu
Telefonoaren funtzioak menuetan daude multzokatuta. Hemen ez dira deskribatu
menuaren funtzio edo aukera guztiak.
Itxaroten moduan, hautatu Menua eta nahi den menua eta azpimenua. Hautatu
Irten edo Atzera menuaren maila honetatik irteteko. Bukatzeko botoia sakatu itxaron
modura zuzenean itzultzeko. Menuaren pantaila aldatzeko, hautatu Menua >
Aukera > Menu nag. ikusp..
6. Mezuak
SMSak, MMSak, audio-mezuak eta flash-mezuak irakurri, idatzi, bidali eta gorde
ditzakezu, bai eta mezu elektronikoak ere. Mezularitza zerbitzuak zure sareak edo
zerbitzu hornitzaileak zerbitzuok onartzen baditu soilik erabil daitezke.
Testu eta multimedia mezuak
Mezu bat eratzerakoan adibidez argazki bat erantsi ahal diozu. Artxibategi bat
eransterakoan, telefonoak automatikoki aldatzen du testu mezua eta multimedia
mezua ezartzen du.